3 Batzordeak

Nor
¿Quién?

NOR

Lehenengo batzordeak “NOR?” galderari erantzun nahi dio. Horretarako, zahartzeak Euskadiren garapenean duen aniztasuna, irudia eta eragina identifikatuko eta aztertuko da; zehazki, pertsona nagusiek herrialdearen eraikuntzan duten zeregina, inklusioa eta partaidetza aztertuko dira. Bestalde, kolektiboaren indargune eta ahulguneak aztertuko dira, zahartze asegarria erdiesteak dakartzan erronkei aurre egiteko.

Zer
¿Qué?

ZER

Bigarren batzordeak “ZER?” galderari erantzun nahi dio. Horretarako, ardatz hartuko ditu zer gai eta konturen inguruan izan behar duten pertsona nagusiek eragiteko eta erabakitzeko ahalmena. Zeharkako ikuspegia behar da, adinaren ikuspegia gehitu beharreko eskumen-esparruak ikusgarri egiteko. Pertsona nagusiak sartzeko bideak eta metodologiak bilatuko dira, baita hori gauzatzeko beharrezko Prestakuntza eta ahalduntzea ere.

Nola
¿Cómo?

NOLA

Hirugarren batzordeak “NOLA?” galderari erantzuten dio. Egiteko moduaz arduratuko da. Batzorde honetan lidergo konprometituko eredua bilatuko da, testuinguru globalaren eta lokalaren erronkak aztertuko dira, eta egungo ordezkagarritasun-ereduaren indargune eta ahulguneak, egungo lege-esparrua eta erreferentziatzat balia daitezkeen nazioarteko esperientziak aztertuko dira.